El profesorado, nuestra pieza clave

I

Manos Unidas osatzen dugunon iritzian, irakasleak oinarrizko pieza bat zarete gure munduan dauden bidegabekerien aurka borrokatuko diren herritar arduratsuak hezteko prozesuan.

Gure prestakuntza-ikastaroen bidez, hainbat baliabide eskaini nahi dizkizuegu, ikasleengan sen kritikoa pizteko eta gizarte berdinzaleagoa eraikitzeko konpromisoa barneratzeko.

Manos Unidasek eta Hezkuntzako Ministerioak sinatutako lankidetza-hitzarmenari esker, aktibo dauden irakasle parte-hartzaileek akreditazio ofiziala eskuratuko dute ikastaroak egin ostean. 

Gure metodologia praktikoa da funtsean. Ikasgelan aplikatzen errazak diren baliabideak eskaini nahi dizkizuegu, ikasleen partaidetza eta taldeko lana bultzatzeko.

Hona hemen ikasturte honetarako proposatzen dizkizuegunak:
  • Balioetan hezteko baliabide audiobisualak. Garapenerako hezkuntza.
  • Balioetan hezteko baliabide audiobisualak. Bizikidetza.
  • Balioetan heztea. Gu geu aldatuz, mundua aldatuko dugu.
  • Ipuinek kontatzen digutena. Sormenaren bidez balioetan heztea.
  • Garapen jasangarrirako helburuak, denon helburuak.

Suscríbete a la newsletter

Informarse es el primer paso para actuar.

Suscríbete