Zer eskaintzen dizuegu?

Material hezigarria

Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa eta Prestakuntza-zikloak.

Klipmetrajeen Festibala

Minutu bateko iraupena duten film laburren lehiaketa bat da, zeinaren leloa «Zure ikuspuntuak mundua alda dezake» baiten.

Irakasleentzako prestakuntza

Eskaintzen garapenerako hezkuntza eta Balioetan oinarritutako hezkuntza jorratzeko.

Zer material hezigarri aurkituko duzue gure webgunean?

Edukiak zuen ikasleekin zuzenean landu ahal izateko jarduerak eta baliabideak eskaintzen dizkizuegu guk; hau da, Manos Unidaseko langileen esku-hartzerik gabe jorratzeko.
Eskaintzen dizkizuegun jarduerak eta baliabideak batik bat hezkuntza formalera bideratuta dauden arren, erabil daitezke hezkuntza-esparru ez-formaletan eta informaletan ere.

¿Qué encontrarás en nuestra web?

Ipuinak eta istorioak

Irakurzaletasuna bultzatzen dute, eta hezurmamitzen dituzten balioekin identifikatzen laguntzen.

Ipuinak eta istorioakIpuinak ezin baliabide egokiagoak dira haurrak hezteko; batetik, irakurzaletasuna bultzatzen dutelako, eta, bestetik, ipuinetako protagonistek hezurmamitzen dituzten balioekin identifikatzen laguntzen dutelako. Horregatik, ipuin eta istorio originalak sortzen ditugu Manos Unidasen.

Gehiago ikusi

Jarduerak

Proposatzen dizkizuegun balioak eta gaiak lantzeko jarduerak

JarduerakProposatzen dizkizuegun balioak eta gaiak ikasleekin batera lantzeko xedea dute jarduerek. Jarduera guztiak pausoz pauso nola egin adierazten dizuegu, eta azken hausnarketa egiteko puntu nagusiak ere biltzen ditugu. Beharrezkoa den kasuetan, baliabideak ere badauzkate erantsita.

Gehiago ikusi

Bideoak

Jarduera batzuetako lana osatzeko.

BideoakBideo bakoitzak bere edukiari buruz hausnartzeko jarduera batzuk biltzen ditu. Baliabide hauek garrantzitsuak dira oso Jotamgo Superheroien Akademiaren proposamena lantzeko.

Gehiago ikusi

Superheroien Akademia

«Benetako superheroiaren» figuraren inguruan ardaztutako baliabide hezigarriak.

Superheroien AkademiaHaur Hezkuntzarako eta Lehen Hezkuntzarako baliabide hezigarriak dira, benetako superheroiaren figuraren inguruan ardaztuak. Izan ere, denok izan gaitezke superheroi, baldin eta besteengan pentsatzen badugu eta mundua hobetzearen alde zerbait egiten badugu.

Gehiago ikusi

Nola jarri harremanetan Manos Unidasen Hezkuntza Sailarekin?

Zalantzaren bat baduzue edota galderaren bat egin nahi badiguzue, idatzi educacion@manosunidas.org helbidera eta lagunduko dizuegu.

Bestela berriz...

Gure ordezkaritza batera hurbil zaitezkete

Bertan gure material inprimatua emango baitizuete, bai eta informazio osagarria ere.

Suscríbete a la newsletter

Informarse es el primer paso para actuar.

Suscríbete