GJH Elikagaiak eta ura

Secun. / Bach. / CCFF

Jarduera hauen bidez, oinarrizko bi gai landuko ditugu (elikagaiak eta ura), eta gizaki guztiek hala elikagaiak nola ura izateko eskubidea dutela ikusaraziko dugu.

Oro har garapen jasangarrirako 1., 2., 3., 6. eta 12., 14. eta 15. helburuekin daude lotuta, baina bereziki birekin: 2.arekin (Goserik ez) eta 6.arekin (Ur garbia eta saneamendua).

Horien bidez, elikagaien banaketari dagokionez munduan dagoen desberdinkeria ikusiko dugu, eta guk janaria botatzearen ondorioz gizaki asko elikagaiak ezin eskuratu geratzen direla ere bai. Gainera, kontsumitzaile garen aldetik daukagun erantzukizuna ere jorratuko dugu.

Urak gizakientzat duen garrantzia ere aztertuko dugu, eta, halaber, urik ez izateak zer ondorio ekartzen dituen.

Ikasleek lankidetzan eta taldeko lanean aritu beharko dute jarduera batzuetan, helburuak lortu ahal izateko.

Azkenik, sare sozialetan informazio-kanpaina batzuk egiteko proposamena egiten dizuegu, jarduera hauetan landutakoari zabalkundea emateko.

Suscríbete a la newsletter

Informarse es el primer paso para actuar.

Suscríbete