GJHei buruzko plataforma
Plataforma honen helburua garapen jasangarrirako helburuak (GJH) ezagutaraztea eta giza eskubideekin duten lotura ikustea da. Izan ere, GJHak oso tresna baliagarriak dira gizakien bizitza hobetzeko eta desberdinkeriaren aurka borrokatzeko.
Datozen bost urteotan, baliabidea osatzen eta eguneratzen joango gara, GJHak eta zenbait gai landu ahal izateko.
Alfabetoko hizkiak erabiliz, GJHekin lotura daukaten eskubide eta balioak adierazten dituzten hitzak aztertuko ditugu, elkarrekin mundu hobea eraiki ahal izateko.
Hasiko al gara? A.
“A”, ahora eramateko janaria eta ura eskuratzeko. Bizitzaren oinarrizko adreiluak. Pertsonari duintasuna, bizi-kalitatea eta osasuna ematen diotenak funtsezko elementuak. Horregatik… …Pertsona hitzak A hizkia darama.
Ongizatearen "B". Guztiontzat positiboa den hitza. Ongizatea ona eta desiragarria da, baina gizateriaren zati handi batek ez du ongizate hori gozatzen. Horregatik… …Pertsona hitzak B hizkia darama.
Plataformak hiru jarduera dauzka. Jarduera horietan, hizkiekin jolastuko gara; kasu honetan, GJH akronimoa osatzen dutenekin:
Galdetu (mundua nola dagoen). Infografia bat ikusi ahal izango duzue bertan, gaiari buruzko datu eta materialak eskaintzen dituena.
Jakin (pertsona askok duten egoera zein den). Horretarako, txat simulatu bat egingo dugu Ekuadorren dagoen Manos Unidaseko tokiko bazkide batekin, bertan egoera nolakoa den azal diezagun. Txatera jo baino lehen, test* bat egitea proposatzen dizuegu, ikusteko zer-nolako informazio- eta konpromiso-mailak dauzkazuen munduko gizaki zaurgarrienekiko.
Hasi (inguruko gauzak aldatzen). Mundu hobea eraikitzeko, ez da nahikoa premiarik handienak dauzkatenek jardutea; guk geuk ere zerbait egin behar dugu. Hemen, kartel bat egiteko aukera izango duzue, gaiaren inguruan daukazuen ikuspegia modu xume baten jasotzeko eta jendea sentsibilizatzen laguntzeko. Kartel horiek plataforman bertan geratuko dira argitaratuta.
* Hona hemen testaren erantzunak: