GJHei buruzko jarduerak

Secun. / Bach. / CCFF

Fitxa hauen bidez, funtsezko bi gai jorratzen dira: gu guztion etxea (Ludia) errespetatzea eta kontsumitzaile gisa daukagun jokabideaz hausnartzea.

Bi gai horiek lotura zuzena dute 12., 13., 14. eta 15. GJHekin, baina batez ere horietako birekin: 12.arekin (Ekoizpen eta kontsumo arduratsua) eta 13.arekin (Klimaren aldeko ekintza). Hala ere, kontuan izan behar dugu ingurumen-inpaktuaren ondorio askok eragin zuzen-zuzena dutela pertsonarik behartsuenengan; beraz, garapen jasangarrirako beste lau helbururekin ere badu zerikusirik: 1., 2., 3. eta 6. GJHekin, hain zuzen.

Horien bidez, hausnarketa egin nahi dugu kontsumitzaile garen aldetik daukagun erantzukizunaren inguruan, mundua datozen urteotan egokiagoa izan dadin gizakiak bizitzeko.

Jarduera batzuek lankidetza eta taldeko lana eskatzen dituzte helburuak lortu ahal izateko.

Sare sozialetan informazio-kanpainak egitea ere proposatzen dugu, jardueren bidez landutakoa ingurukoei ezagutarazteko eta bidenabar haiek ere kontzientziatzeko.

Suscríbete a la newsletter

Informarse es el primer paso para actuar.

Suscríbete