Benetako Superheroien Akademiari buruzko baliabide didaktikoa

Infantil

Baliabide didaktiko hau Haur Hezkuntzako irakasleek ikasgelan zuzenean erabiltzeko dago pentsatuta.

Benetako superheroi izateko gonbita egiten die haurrei, besteak beste eskuzabaltasuna, elkartasuna, errespetua, lagun hurkoa eta planeta sustatuz.

Baliabide didaktikoak A2 neurriko hiru panel ditu, elkarri lotuta. Bi aldeetatik daude inprimatuta; orotara sei alde dauzkate, beraz. Horiekin, bi prisma triangeluar ezberdin osa litezke, alternatiboki.

Muntatutakoan, mahai baten gainean jartzen da, eta haurrak lurrean eserita jartzen dira, denek ondo ikus dezaten. 

Beste hiru panel solte ere baditu baliabideak, horiek ere bi aldeetatik inprimatuta; superheroi izan nahi duten neska-mutilek egin beharreko probak daude horietan. 

Gainera, pegatina batzuk ere badaude, haurrei probak gainditu ahala emateko. 

Ikusi azalpen-bideoa eta, interesa baduzu, jar zaitez harremanetan zugandik hurbilen daukazun Manos Unidasen Ordezkaritzarekin eta eskatu baliabidea zure ikastetxerako.

Baliabide didaktikoa gaztelaniaz, katalanez, galizieraz, valentzieraz, euskaraz eta ingelesez dago eskuragarri.

 

 

 

 

Temas Educación: 
Superheroien Akademia

Suscríbete a la newsletter

Informarse es el primer paso para actuar.

Suscríbete